Zazpi domina Hernanira Espainiako Mastersetik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Iñigo Goñi, lau dominekin.

Iñigo Goñik bi zilarrezko eta bi brontzezko lortu ditu 45-49 adin tartean eta Txaro Tomasenak urre bat eta bi zilar
75-79 urte artean.

Pasa den asteburuan Neguko Espainiako Masters Igeriketa txapelketa jokatu zen Pontevedran eta bertan hiru hernaniarrek hartu zuten parte: Txaro Tomasenak, Iñigo Goñik eta Iker Garmendiak. 

Emaitza onak lortu dituzte eta guztira zazpi domina lortu dituzte. Iñigo Goñik lau lortu zituen guztira, 45-49 adin tartean, eta Tomasenak, hiru 75-79 mailan. Goñik bi zilar eta bi brontze leporatu zituen eta Tomasenak urre bat eta bi zilar. 

Iñigo Goñik zilarrak lortu zituen 200 libreetan (2:08.90) eta 100 bizkarren (1:03.98) eta brontzeak 400 libre (4:33) eta 50 bizkarren (30.00). Txaro Tomasena Espainiako txapeldun izan da 50 libreetan (59.56) eta azpitxapeldun 200 libreetan (4:43.51) eta 100 bular estiloan (2:48.90).  Iker Garmendiak 25garren amaitu zuen 100 estiloetan (1:20.57) eta 200 libreetan (2:32.54) eta 21garren 50 libreetan (29:78).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!