Nagusiek gaur eta bihar jokatuko dute etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Oiartzun indartsuak izango da bisitan, Zubipen.

Hernanik Allerruren aurka du partidua 16:30etan eta Mundarrok Ikasberri hartuko du 16:00etan. Neskek bihar Oiartzun dute aurkari 15:30etan.

Asteburu honetan Hernaniko eta Mundarroko mutilen talde nagusiek etxean jokatuko dute. Gaur berdeek, Allerruren aurka neurtu beharko dituzte indarrak, 16:30etan hasita, Zubipen. Irabazteko partidua izango da, kontutan hartuta, Allerru azken aurreneko postuan doala. Mutil moreek, berriz, Ikasberriren aurka izango dute norgehiagoka, Zarkumendegin, 16:00etan hasita. Hernaniko neskek, etxean jokatuko dute partidua bihar, 15:30etan hasita. Ez da partidu erraza izango Hernaniko neskentzat, izan ere, Oiartzun izango dute aurkari, sailkapenean liderra. 

Mundarroko nesken talde nagusiak, etxetik kanpo jokatuko du gaurkoan. Cesar Beniton, neurtuko dituzte indarrak, Intxaurdi taldearen aurka, 15:30etan hasita. Zazpigarren postuan doa Intxaurdi, eta Mundarrok hirugarren postuari eusten dio. Preferente mailan igoera fasean, berriz, Hernanik zein Mundarrok etxetik kanpo jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!