Kros denboraldi ederra borobildu dute bailarako atleta gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Bailarako atleta gaztetxoek denboraldi borobila osatu dute.

Eskolarteko Euskadiko Txapelketan, Santa Barbara laugarren izan zen, eta Arantzazuko Ama zortzigarren.

Etenik gabe aritu dira bailarako atletak, helduak zein gaztetxoak, diziplina ezberdinetan parte hartzen: asfaltoan, krosean, pista estalian... Eta maila onean aritu dira, gainera. 

Krosean, esaterako, denboraldi ederra borobildu dute bailarako atleta gaztetxoek. Eskolarteko Euskadiko Txapelketan aritu ziren bailarako bi talde, orain bi aste: Arantzazuko Ama nesketan, eta Hernani BHIko Santa Barbara mutiletan. Bi taldeak izan ziren hirugarren, Gipuzkoako Eskolartekoan; eta ederki aritu ziren Euskadikoan ere, Laudion: laugarren sailkatu zen Santa Barbara, eta zortzigarren Arantzazuko Ama.

Arantzazuko Amako kideen artean, Laida Brun izan zen aurrenekoa, 24garren; eta segidan helmugaratu ziren Malen Etxeberria (46), Maddi Hernandez (54), Lexuri Legorburu (58), Mare Gomez (60) eta Maddi Susenene (63). Santa Barbarako aurrenekoa, berriz, Lur Ocon izan zen, zortzigarren; eta ondoren iritsi ziren Ekhi Miner (16), Mario Quiroga (38), Hodei Aristegi (48), Oier Arratibel (58) eta Axel Cuenca (62). Enara Kerejetak ere hartu zuen parte, Gipuzkoako Federazioak hautatuta; eta 22garren sailkatu zen.

 

Hiru domina, pista estalian

Euskadiko Txapelketa izan zuten pista estalian ere, asteburu berean, 20, 18 eta 16 urtetik beherakoek. CD Hernaniko hiru atleta aritu ziren, Donostiako belodromoan; eta hiru dominarekin bueltatu ziren. 60 metroko proban, zilarrezko domina lortu zuen Mikel Camposek, 7,12 segunduko denborarekin; eta baita Espainiako Txapelketarako minima ere, 18 urtez azpikoetan. Zilarrezko domina eskuratu zuen Naroa Vieitesek ere, altuera jauzian, 20 urtetik beherakoetan: 1,45 metroko langa gainditu zuen hernaniarrak. Eta 1.000 metroko proban, azkenik, brontzezko domina kolkoratu zuen Oier Arrutik, 16 urtez azpikoetan, 2:49:44 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!