Orion bueltatuko dira lehiara batelak bihar, Gipuzkoako Ligan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Errenterian irabazi egin zuen neska promesen batelak.

Goizeko 11:00etan hasiko da ligako zazpigarren estropada, Hernaniko hainbat batel tartean direla.

Asteburu honetan, bihar, igandea, Orion, Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko da goizeko 11:00etan hasita. Aurreko saioetan bezala Hernaniko neska-mutilak gogotsu joango dira Zarautzek antolatzen duen jardunaldi honetara. Aureko asteburuan Tolosan jokatzekoa zen jardunaldia bertan behera geratu zen, baina bihar ez da arazorik espero eta jardunaldia jokatuko da Oria ibaiko uretan. 

Hernanik guztira zortzi batel uretaratuko ditu sei mailetan. Jubenil eta senior mutiletan ez beste, kategoria guztietan izango da Hernaniko ordezkaritza. Aipagarria da promesa nesketan hiru batel hernaniarren partaidetza izango dela.

 

Promesa nesketan liderra da Hernani

Gainera, maila horretan Hernani A batela lider sendoa da sei jardunaldi ondoren. Gaurko estropada amaituta Liga erdia igaroko da, hamabi estropada dira guztira, eta hernaniarrek 11 punturen aldea dute. Azken bi estropadak irabazi dituzte eta garaipen orokorra gertu dute. Hernani B eta Hernani C ere ariko dira maila honetan.

Neska absolutuak bigarren dira sailkapenean eta Hibaika da aurkari nagusia. Azken jardunaldian promesa mutilek ere, garai bateko kadeteaka,oirabazi egin zuten estropada eta ildo horri eutsi nahi diote. Hirugarrenak dira Orio A rekin berdinduta eta San Juan liderrarekiko sei puntura.

Oraindik ere Liga irabazteko aukerak dituzte eta aurrera pauso garrantzitsua litzateke garaipena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!