'Bigarren sexua' liburuaz gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 11a, 00:00

Martxoak 8aren bueltan, egitarau oparoa prestatu zuten hilabete osorako. Gaurkoan, Irene Arrarats bertaratuko da Kulturarteko Plaza Feministara, Simone De Beauvoirren Bigarren sexua liburuaz jardutera. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera hitzaldiari. Euskeraz izango da eta gaztelaniara itzuliko da. Bihar, berriz, Geuretik sortuak egitasmoaren baitako Trapu zikinak antzerkia oholtza gaineratuko da, arratsaldeko 19:30etan, Kulturarteko Plaza Feministan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!