Aitortza, Korrika egunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 00:00

Korrika egunean omendutako zeinbat herritar, joan den larunbatean.

Larunbatean, Hernaniko Korrika eguna izan zen Hernanin, eta omenaldia egin zieten herrian komertzioa utzi duten ekintzaile euskaldunei. «Den-denak ez zeuden arren, talde bat elkartzea lortu genuen», aipatu dute AEK-koek: Lurreko-ko Ibon, Coviran-eko Aitor eta Mari Carmen, Errioguardako Elena eta Juanmari, eta Oindiko Pili. Ttarlak agurra dantzatu zien Kantuz Abesbatzaren laguntzarekin. 

AEK-k eskerrak eman dizkie bertaratutakoei eta baita Kanika aisialdi taldeari, Gaztelekuari eta Bertso Eskolari ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!