Izena eman daiteke Amaiurko gazteluan gertatu zenari buruzko jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 00:00

Hernani Errotzenek eta Nabarraldek antolatuta, Amaiurko gazteluan gertatu zenari buruzko jardunaldia izango da hilaren 26an, Biterin, goizeko 09:45etan hasita. Parte hartuko dute Jose Luis Orellak, Idoia Arrietak, Peio Monteanok, Iñaki Segredok eta Asisko Urmenetak. Horrez gain, mahai ingurua ere izango da, lau aditurekin: Rafa Santxez Muxika, Iñaki Idigoras Igartua, Koldo Martinez Garate eta Iñigo Larramendi. Angel Rekaldek emango dio bukaera jardunaldiari. Gero, eguerdian, Oialume Zarren izango dute bazkaria. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek, zabalik dute izenematea nabarralde.eus webgunean. 10 euro dira jardunaldia, eta bazkariarekin, berriz, 43 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!