Goiz Eguzkik batzarra, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 00:00

Ohiko Batzar Orokorra izango du Goiz Eguzkik datorren ostegunean, hilaren 17an, 16:30etan hasita. Parrokia-aretoan egingo dute, Elkano kaleko 6. zenbakiko eta Irigoyen zapata-dendaren arteko lokalean. Denera, 12 puntuko gai-zerrenda zehaztu dute. Besteak beste, landuko dituzte elkarteko jarduerak komunikatzeko eta bazkideei jakinarazteko plan berria, eta lehendakariordearen zein idazkariaren kargu-uztea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!