Mendiriz Mendik irteera, Pagoetara

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 00:00

Pagoetako parke naturala.

Iganderako zehaztu dute txangoa, eta, bereziki, gaztetxoei luzatu diete deialdia. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. 

Martxoko agendaren barruan, Mendiriz Mendik irteera antolatu du Pagoetara, igande honetarako. Itsasora begira dagoen gailurra konkistatuko dute, eta, bereziki, gaztetxoei luzatu diete deialdia. 

Goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta parte hartzeko, gazteek 2 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek, berriz, 6 euro. Ibilbide paregabea dela zehaztu dute, zailtasun berezirik gabekoa. Gainera, azken bi urteetan ez dute joateko aukera izan, eta gogotsu antolatu dute irteera. «Gailurra Pagoetako ingurune naturalean dago kokatuta, eta itsaso aldera, bistak zoragarriak dira». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!