Palako kamiseta, galduta

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 9a, 00:00

Ostiralean hasiko dute Gipuzkoako txapelketa infantil mailako palista hernaniarrek, baina partidurako kamiseta bat galdu dutela jakinarazi dute. Kamiseta urdina da, eta aurrean Hernaniko Palistak izena du idatzita. Aurkitzen duenak kiroldegiko atarian uzteko eskatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!