Aste Santurako kanpusa CDHk, 2010-2013 artean jaiotakoentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 9a, 00:00

Bi txanda antolatu dituzte: lehena, apirilaren 11tik 15era eta, bigarrena, 18tik 22ra. Futbolaz gain, beste hainbat kirol ere egingo dituzte. 

Aste Santua ate joka dugu dagoeneko, eta CD Hernanik futbolean entrenatzeko eta ondo pasatzeko aukera eskainiko die bailarako futbolariei. Hain zuzen, Aste Santuko I. CDH Kanpusa antolatu dute, eta 2010 eta 2013 artean jaiotakoei luzatu diete parte hartzeko deialdia. Hau da, izen-ematea egin ahal izango dute 8, 9, 10 eta 11 urteko umeek.

 

Kanpusa, bi txandatan

Futbola izango da kanpusaren oinarria, baina beste hainbat kiroletan ere arituko dira gaztetxoak. Besteak beste, eskalada, piragua eta arku tiroa ere landuko dituzte. 

Horretarako, bi txanda prestatu dituzte. Lehenengoa, apirilaren 11tik apirilaren 15era artekoa izango da. Bigarrena, berriz, apirilaren 18tik 22ra bitartean egingo dute. Alegia, lau eguneko txandak izango dira, eta aurreratu dutenez, posible izango da bietan parte hartzea. Bietarako, ordutegi bera izango dute: 09:30etatik 13:00etara. 

Tarifei dagokienez, klubeko haurrentzat 99 eurokoa da prezioa eta gainerakoentzat, berriz, 109 eurokoa. Aipatu dutenez, matrikularen barruan, ume bakoitzari botila berrerabilgarria eta kamiseta emango dizkiote. 

Izen-ematea bi modutara egin daiteke: online, https://labur.eus/IMPnq formularioa beteta, edo, 619 310 453 telefonora idatzita edo deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!