Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 9a, 00:00

Mus kanporaketa Irrintzi tabernan, EreƱotzun, joan den asteburuan.

Ekos, Garin eta Zintzarrin jokatuko dira, 22:00etan. Datorren astean ere izango dira partidak.

Martxan da, dagoeneko, Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketa. Hasi dira herriz herriko kanporaketak, eta irabazleek Gipuzkoako Txapelketarako pasea lortuko dute. Ereñotzun eta Goizuetan, aurreko egunetan jokatu dituzte partidak, Irrintzi tabernan eta Umore Ona elkartean, hurrenez hurren. Hernanin, berriz, aste honetan eta datorrenean izango dira. 

Kanporaketa, hiru egunetan 

Denera, hiru egun zehaztu dituzte kanporaketarako. Bihar, ostegunarekin, Garin eta Ekos tabernetan jokatuko dira partidak. Etzi, aldiz, Zintzarrin izango dute txanda. Eta, horiez gain, datorren asterako ere zehaztu dute hitzordua. Hain zuzen, martxoaren 17an, ostegunean, Aralar eta Bodega tabernetan jokatuko dituzte partidak. Egun guztietarako, 22:00etan jarri dute hitzordua, eta taberna bakoitzeko bikote irabazleak Gipuzkoakora sailkatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!