Gazteei deia, jaiak antolatzen laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Igandean izango da Osiñagako jaiak antolatzeko bilera, goizeko 11:30etan, Arriatxuko eskolan. 

Joan den urtean, osasun egoera medio, ezinezkoa izan zen Osiñagako jaiak antolatzea. Aurten, ordea, egoera hobetu dela ikusita, festen antolakuntza jarri dute martxan batzordeko kideek. Gainera, bereziak izango dira aurtengo jaiak. Izan ere, auzotarrek aipatu dutenez, «30 urte beteko dira aurten Arriatxun jaiak ospatzen hasi ginela». 

 

Antolakuntzarako, gazteak

Guztia prestatzen hasteko eta jaien nondik norakoak zehazteko, bilera antolatu du batzordeak. Igandean izango da, hilaren 13an, Arriatxuko eskolan. Goizeko 11:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta, bereziki, Osiñagako gazteei luzatu diete parte hartzeko deia. «Beste ikuspuntu batekin antolatu nahi ditugu jaiak, gazteei gustatzen zaizkien gauzekin», aipatu dute batzordekoek. «Oso gustura entzungo genituzke haien proposamenak, eta behar duten laguntza  emango genieke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!