'Trapu zikinak' oholtza gainera, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Lore-More antzerki taldeak eskainiko du 'Trapu zikinak' antzerkia.

Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, antzerkia izango da Leokako labaderoan, arratsaldeko 19:30etan. 

Lore-More antzerki taldeak Trapu zikinak antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, arratsaldeko 19:30etan, Leokako labaderoan. 

Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren barruko obra da, eta gonbidapenak eskuragai daude Biteriko leihatilan eta online, kultura.hernani.eus webgunean. 

Hurrengo saioa martxoaren 22an izango da. Oier Zuñigaren zuzendaritzapean, Eresia antzerkia izango da Biterin. Sarrerak salgai daude dagoeneko, kultur etxean zein Interneten. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!