'Hitzaldien udaberriko zikloa', ostegunetik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Luis Mari Zaldua.

Hernani Errotzenek antolatuta, Luis Mari Zalduak eskainiko du lehenengo hitzaldia, etzi, 19:00etan, Biterin. 

Hernani Errotzenek antolatuta, Hitzaldien udaberriko zikloa izango da hilabete honetan. Etzi izango da lehenengo hitzaldia, eta Luis Mari Zalduak eskainiko du, euskal filologian doktoreak eta euskaltzain urgazleak. Euskararen nondik norakoari buruzko ustekizunez izenburupean, Biterin, arratsaldeko 19:00etan ekingo diote saioari. 

Aurreratu dutenez, saioak bi atal izango ditu. «Aurrenekoan, VXI. gizalditik hona euskeraren nondik norakoez plazaratu diren iritzi garrantzitsuenak berrikusiko ditugu (besteak beste, Garibai, Oihenart, Mitxelena, Gorrotxategi eta Velaza); bigarrenean, labur-labur, Gipuzkoako onomastikaren argitan gai horren gainean ateratako zenbait ondorio azalduko ditu Zalduak». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!