Zabalik dago hiruhilabeteko igerileku ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Ikasle berriek igandea dute izena emateko epemuga; ikasle ohiek, hilaren 16tik 20ra izango dute tartea.

Martxoan murgiltzearekin batera, igerilekuetako hiruhileko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. Apirilaren 1etik ekainaren 22ra bitartean izango dira, eta haurrek zein helduek izango dute parte hartzeko aukera.

Aurreratu dute bi izenemate izango direla. Ikasle berriek martxoaren 13a dute izena emateko azken eguna. Ikasle ohientzat, berriz, martxoaren 16an zabalduko da inskripzioetarako epea, eta hilaren 20an amaituko da.  

Adierazi dutenez, ikastaroak aurrera atera ahal izateko, gutxieneko kopurua bete beharko da. Izena eman dutenak plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek. Kasu horretan, ikasle berriena martxoaren 14an egingo da eta hurrengo egunean jakinaraziko da; ikasle ohien zozketa, aldiz, hilaren 21ean egingo dute eta hilaren 22an argitaratuko dute emaitzaren jakinarazpena. Horrez gain, zozketa ondoren plazarik gabe gelditzen denak, aukera izango du beste talderen batean izena emateko, betiere taldea osatu arte eta izena emateko hurrenkerari jarraituta. 

Izena emateko aukera, 
kiroldegian eta online

Ikastaroak hainbat taldetarako prestatu dituzte: hastapena; 65 urtetik gorakoen hastapena; eta adinka, 3 urtetik hasita 6 urtera arteko haurrentzat. 

Izenematea kiroldegiko bulegoan egin daiteke, aurretik hitzordua hartuta (943 55 21 85); eta webgunean bertan ere badago horretarako aukera: https://web.hernani.eus/kirola/. Informazio guztia kiroldegiko web-orrian dago ikusgai. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!