'La Matrioska' konpainiaren bisita herritarrek etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 00:00

Hernanira ere helduko da aurten, Ahoz Aho ekimena, Ahozkotasunaren Nazioarteko Ja­ialdia, Intujai Teatroak antolatuta.  13 udalerritara hedatu da jaialdia, eta oraingoan, ekimenarekin bat egin du Hernaniko Udal Liburutegiak. Dagoeneko Hernanin izan du geldialdia, baina etzi, bigarren geldialdia izango du jaialdiak. La Matrioska konpainia txiletarra etorriko da Hernanira. Zikuñaga auzoko Libgunean eskainiko du emanaldia, 17:30etan hasita. Gaztelaniaz izango da, eta familia giroan gozatzeko moduko saioa emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!