«Pozik» Elkarrekin Podemos, «'Couth' enpresa Hernanin geldituko delako»

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 00:00

Hala ere, adi egongo da Elkarrekin Podemos alderdia: «proiektu hau behar bezala garatu eta gauzatu dadin». 

Duela egun batzuk aditzera eman zen Couht enpresa Hernanin geldituko zela, eta Elkarrekin Podemos pozik agertu da. Hortaz gain, hausnarketa bat ere egin du: «gobernu talde honek zer nolako kudeaketa traketsa egin duen azpimarratu nahiko genuke. Izan ere, kudeaketa honengatik, Hernanin kokatutako enpresa batek, lekuz aldatu nahi zuen, baina gure herrian egoten jarraitu, eta Hernanitik joateko behartua sentitzea eragin zion». 

«Horrexegatik, Eusko Jaurlaritzak eta beste hainbat erakundek esku-hartu behar izan dute, hasiera batean, oso erraza zirudiena lortzeko. Eta horrelako akatsak ordaindu egiten dira: nahigabeekin, diruarekin, denborarekin eta gure herriaren izenari onik egiten ez dion prentsa polemika batean ikustearekin» gehitu du Elkarrekin Podemosek. Halaber, «arazoak amaitu izana» espero du Elkarrekin Podemosek, baina hala ere, dio adi egongo direla: «proiektu hau behar bezala garatu eta gauzatu dadin». 

Amaitzeko, Couth enpresa Hernanin gelditzearen poza helarazi nahi izan du «pozte gara azkenean egoera bideratu delako eta Couth enpresa Hernanin geldituko delako. Ez bakarrik mundu mailan punta-puntakoa den enpresa bat delako,  baizik eta gure ondare arkitektonikoa haundituko duelako».k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!