Garaipen garbia lortu zuen atzo Hernanik Landareko itzuleran, morez jantzita

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 00:00

Euskal Ligako neskek, Uni Bilbao taldea garaitu zuten: 12-14.  Aldiz, 23 urtez azpikoek, ezin izan zuten Gernika menderatu: 17-18. 

Atzo,  sekulako garaipenarekin, Landarera itzuli zen Hernaniko errugbi talde nagusia. Gaztediren aurka neurtu zituen indarrak Hernanik, eta jokaldietan nabarmena zen indarberrituta atera zirela zelaira etxeko errugbilariak, garaipen garbia lortu baitzuten: 33-07. 

Eguerdiko 12:00etan ekin zioten partiduari, eta 6garren minutuan Anartz Elosegiren entsaioarekin eta Beñat Arizeraten jaurtiketarekin, motorrak berotzen hasi ziren: 7-0. Minutu batzuk beranduago, Jon Ander Zapiainen entsaioarekin, sei puntu lortu zituzten, eta 12-0ko markagailuarekin amaitu zen lehen zatia. 

Bigarren zatian, nagusi izan zen Hernani, izan ere, 21 puntu lortu zituen. 48garren minutuan, Igor Etxeberriak entsaioa egin zuen eta jarraian, Beñat Arizetaren jaurtiketarekin, jaun eta jabe ziren markagailuan: 19-0. Beranduago, Jokin Olearen entseguarekin, eta Beñat Arizetaren jaurtiketarekin, 7 puntu lortu zituzten eta horrek, honako markagailua suposatu zuen: 26-0. Azken jokaldietan, Gaztedik 7 puntu lortu bazituen ere, Hernanik indarrez jarraitzen zuen eta 33-07ko markagailuarekin, sekulako garaipena lortu zuen.

Euskal Ligako neskek garaipena, eta 23 urtez azpikoek porrota 

Hernaniko neskek, Bilbon jokatu zuten norgehiagoka, Uni Bilbao taldearen aurka, eta neska hernaniarrek garaipena lortu zuten: 12-14. 23 urtez azpikoek, berriz, Urbietan jokatu zuten Gernikaren aurka eta gutxigatik izan bazen ere, porrota jaso zuten: 17-18. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!