Korrikarekin bat atzo, herritarrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 6a, 00:00

Korrikako omenduei omenaldi txiki bat egin zieten, atzo.

Atzo, Korrika eguna ospatu zen Atsegindegin, eta herritarrek bat egin zuten ekimenarekin. Goizean zehar, Kanika Aisialdi taldeko eta Gaztelekuko hezitzaileak egon ziren herriko txikiak entretenitzen. Jarraian Ttarla dantza taldeak eta Kantuz abesbatzak emanaldi goxo bat eskaini zieten Korrikako omenduei. Honakoa amaitu ostean, Bertso Eskolaren eskutik Triki Bertso poteoarekin amaitu zuten Korrika Eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!