Garraio publikoaren erabilera sustatzeko ekimena Hernanira iritsiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

'Joan-etorriak' kanpaina, Donostian egin zuen geldialdian.

Joan-etorriak lelopean, garraio publikoaren erabilera sustatzeko ekimena jarri du martxan Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak; eta kanpaina Hernanira iritsiko da gaur: Zinkoenean egongo dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Bertan, herritarrak animatu nahi dituzte garraio publikoaren eta pribatuaren artean lehentasunak ezartzera, eta egiten duten erabileraren inguruan hausnartzera; «eta garraio publikoa erabiltzearen abantailak irudikatu eta balioan jarriko ditugu, haien erantzunen bitartez», azaldu dute. Pandemia garaiak sortutako kezkak alde batera utzi, eta herritarrak garraio publikora bueltatzeko erronkari aurre egiteko jarri du martxan kanpaina, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, garraio publikoak pertsonen ongizatean eta bizimoduan eragiten dituen abantailak eta onurak balioan jarriz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!