Berria Txapelketa gaur hasiko da Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Berria Txapelketan parte hartuko duten zortzi erremontistak.

Bi partidu jokatuko dira gaur 16:30etan hasiko den jaialdian. Aurrenekoa eta hirugarrena izango dira.

Berria Erremonte Txapelketa gaur hasiko da Galarretan. Aurtengo txapelketa sei bikotek osatuko dute eta etorkizuneko erremontistei dago zuzendua, baita gaur egunean puntan dabiltzen hainbat pilotarirentzat ere.

Sei bikoteak ondorengoak dira: Susperregi-Zubiri, Urrutia II-Labaka, Goikoetxea V-Odei, Loitegi-Zaldua I, Aldabe-Apezetxea, eta Etxarri-Martirena. 

Lehenengo hiru bikoteak A taldean daude eta ondorengo hirurak B taldean. Gaur, bi partidu jokatuko dira: lehenengoan, Urrutia II.a-Labakak, Goikoetxea-Odeiren aurka jokatuko dute; bigarrenean, Etxarrik eta Martirenak Loitegi eta Zaldua izango dituzte aurkari.

Lehenengo bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira, eta martxoaren 26an jokatuko da lehenengo finalerdia eta apirilaren 2an, berriz, bigarren finalerdia. Finalerdietako irabazleak finala jokatuko dute apirilaren 9an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!