EHko bi final gaur, palista hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Garbiñe Tijero eta Enara Macicior, Zarautzen

Mallabian jokatuko dituzte Elite eta Irekiko finalak Irazustabarrenak eta Macicior-Kerejeta bikote jubenilek.

Palan ere asteburu garrantzitsua izango da datorrena Hernaniko palistentzat. Gaur, 16:00etan, Mallabiako frontoian, Euskal Herriko Elite eta Irekiko finalak jokatuko dira. Bertan, hiru palista hernaniar izango dira txapelen bila irtengo direnak.

Elite mailako finalean, Amaia Irazustabarrenak beste final bat jokatuko du. Mendizabalekin batera, Murillo eta Saez izango dituzte aurkari. Partidu gogorra eta berdindua espero da.

EHko Irekian berriz, Enara Macicior eta Ane Kerejetak bikotea osatzen dute Hernaniren izenean. Nahiz eta jubenilak izan bigarren mailako finala jokatuko dute Mendi-Amaya taldeetako bi palisten aurka. Meritu haundia jubenil izanda, nagusien final bat jokatzea. Mallabian beste bi final ere izango dira, baina palista hernaniarrik gabe. Irekiko lehenengo eta hirugarren mailako finalak izango dira.

 

Udaberri txapelketako partidua, kiroldegiko frontoian

Udaberri txapelketa aurrea doa eta, bihar, Hernaniko kiroldegiko frontoian, partidu bat jokatuko da 16:00etan hasita. Hernani 1  neska jubenilek Behar Zana izango dute aurkari. Iriondo eta Miner finalerako bidean dira partidu guztiak irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!