Trikoloreak Gaztediren kontra bihar, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Ohorezko B mailako taldeak 12:00etan jokatuko du bigarren faseko bigarren jardunaldiko partidua. 

Hilabete luze batzuen ostean, Ohorezko B mailako taldea Landarera itzuliko da berirro ere. Bihar du bigarren faseko bigarren jardunaldiko partidua, eguerdiko 12:00etan, eta trikoloreek Gaztediren aurka neurtuko dituzte indarrak. 

23 urtez azpikoak, Urbieta zelaian

Ohorezko B mailako partiduaz gain, 23 urtez azpikoek ere partidua dute asteburu honetan. Joan den jardunaldiko norgehiagoka Landaren jokatuko zuten, eta, oraingoa, etxetik kanpo izango dute, Urola zelaian (Gernika), Bizkaia-Gernikaren kontra.  Gaur dute hitzordua, arratsaldeko 16:00etan. 

Talde nagusiei dagokienez, neskek ez dute jardunaldirik aste honetan. Datorren asteburuan jokatuko dute, Arrasateren aurka, Lakua zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!