Ukrainaren aldeko bilketa abiatu dute Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 00:00

Eroskin egongo dira gaur arratsaldean eta bihar, eta Lastaola poligonoko lokal batean ere egingo dute bilketa.

Bilketa gune garrantzitsu bilakatuko da Hernani, Ukrainako biztanleei laguntzeko, Gipuzkoako beste bilketa guneak kolapsatu direla eta. Hori horrela, lokal bat prestatu dute Lastaola poligonoan, Hernanitik Ereñotzura bidean, bilketa egiteko: Lorea Plasticos (Ereñotzu auzoa, 101). Bertara eraman ditzakete produktuak herritarrek, laguntza emateko.

Baina lokalean bakarrik ez, Hernaniko Eroskin ere izango da aukera, laguntza emateko. Bertan egongo dira, gaur arratsaldean eta bihar egun osoan zehar, herritarrei laguntza eskatu eta ukrainarrentzako produktuak biltzeko.

Hernanin bizi diren ukrainarrak, eta Ukrainarekin lotura duten hernaniarrak elkartu dira ekimen honen baitan, laguntza bildu eta bideratzeko. Herriko eskolekin jarri dira harremanetan, haiek ere ekimenarekin bat egin dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!