Uhin elektromagnetikoek osasunean duten eraginaz, hitzaldia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan hasita, Aitziber Elortza eta Miren Mendiboure izango dira hizlari, areto nagusian, Ginkgo Elkarteak antolatuta.

Osasuna eta eskubideak ardatz hartuta, hitzaldia antolatu du Ginkgo Elkarteak, gaur arratsalderako: Uhin elektromagnetikoen eragina gugan. Aitziber Elortza eta Miren Mendiboure izango dira hizlari, arratsaldeko 18:30etan hasita, Biteriko areto nagusian. «Uhin elektromagnetikoek gure osasunean duten eraginaz hitz egingo digute. Uhin mota asko daude, eta frekuentzia desberdinak. Horiek ulertzen lagunduko digute, eta argituko digute, era berean, gugan duten eragina nola gutxitu eta zein neurri har ditzakegun», aurreratu dute antolatzaileek.

Sarrera librea izango da, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea; baina eskatu dute, gorputzean perfumerik ez eramatea, eta mugikorrak itzalita edukitzea, hitzaldian zehar.

 

Bertan aukera, elkarteari buruzko informazioa jasotzeko

Gainera, jakinarazi dutenez, Biterin bertan egongo dira Ginkgo Elkarteko kideak ere, elkartearen inguruko informazioa emateko, eta herritarren edozein galderari erantzuteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!