Elkartasuna, Pituri

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 3a, 00:00

Martxoaren 26ko pelota jaialdi berezirako sarrerak salgai daude Zintzarri eta Aroza tabernetan, 10 euroan. 

Elkartasun borobila festa antolatu zuten urtarrilean, eta oraingo honetan, martxoari amaiera emateko, elkartasun pilota jaialdia antolatu dute, ELA gaixotasuna daukan Luis Montero Martinez Pitu bizilagunari laguntza ekonomikoa emateko helburuarekin. Martxoaren 26rako jarri dute jaialdirako zita, eta arratsaldeko 17:30etan ekingo zaie partiduei. Hasteko, emakumeen partiduarekin girotuko da jaialdia. Irazustabarrenak eta Arrietak, indarrak neurtuko dituzte Galdos eta Huiziren aurka, paleta larruz. Eta ondoren, gizonezkoen txanda izango da, eskuz: aurrez aurre izango dira Bengoetxea VIa eta Goñi II profesional ohiak, eta Ojuel eta Lizeaga hernaniarrak. 

Jaialdiaz gozatzeko, beharrez­koa da sarrera erostea. Dagoeneko salgai daude Zintzarri eta Aroza tabernetan, 10 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!