'Oh gu hemen!' saioaren proiekzioa, kontzertua eta afaria, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 3a, 00:00

Buruntzaldeako Itaiak antolatu du zita hirukoitza, eta afarirako, aldez aurretik izena eman beharko da: Itaiako sare soizlaen bidez, edota kide baten bitartez. 

Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki! lelopean, egi­tarau oparoa prestatu du Buruntzaldeako Itaiak, biharko eta martxoaren 8rako. Biharko ekintzak, Kontrakantxa gaztetxean gauzatuko dira, eta lehena arratsaldeko 19:30etan izango da: Oh gu hemen! saioari buruzko proiekzioa. Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak ekoiztutako saio sorta honetan, emakume langileen aurkako zapalkuntza ezaugarritzen duten hainbat auziren inguruan arituko dira. 

Proiekzioaren ostean, iluntzeko 20:30ak aldera, kontzertu akustikoa eskainiko du Nahia Vallek, eta jarraian, afari baten bueltan bilduko dira bertaratzen direnak. Afarira bertaratzeko, aurrez izena eman beharko da: Itaiako sare sozialetara idatzita, edo Itaiako kide baten bitartez. 

Martxoaren 8an, mobilizazioa Plazatik abiatuta

Matxoaren 8rako, berriz, mobilizatzeko deia luzatu du Itaiak. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Hernaniko Gudarien Plazan. Besteak beste, honako kexak aldarrikatzera aterako dira, herriko kaleetara:  lan baldintzen okertzea; zaintza lanen lan karga haunditzea; hipersexualizazioaren normalizazioa eta indarkeria matxistaren forma berriak... «Horregatik, zapalkun­tza ezberdinen aurka antolatu eta borrokatu behar dugu». Beraz, antolatutako ekintzetara ber­taratzeko deia luzatu die herritarrei, Itaiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!