Martxoaren 8ko bazkarirako, bihar arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 3a, 00:00

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Goiz Eguzkik bazkari bat antolatu du, martxoaren 8rako. Bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta bihar da horretarako azken eguna. Hainbat modu daude izena emateko: Goiz Eguzkiko bulegora bertaratuta, telefonoz deituta edo whatsapp mezu bat bidalita, edota email edo web orriaren bidez, izena eta bazkide zenbakia emanda. Bazkariko menua honakoa izango da: babarrunak sakramentu guztiekin, edaria, postrea eta kafea, guztira 10,50 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!