Apeaderotik geltokirainoko trenbidea zabaltzeko lanak hasiko ditu Adifek, hilabete honetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 3a, 00:00

Guztira 50 milioi euroko aurrekontua izango du obrak.

Lanak hilabete honetan bertan abiatuko dira, eta gaueko 23:30etatik goizeko 05:00etara bitartean burutuko dituzte. Abuztura arte iraungo dutela aurreikusi du Adifek.

Astigarraga eta Irunen arteko ibilbidean zabalera estandarra ezartzeko obra egingo du Adifek, eta obra horren zati bat Hernanin egingo dute, Udalak aditzera eman duenez. Honakoa da lanen helburua: «trenbide beretik zabalera arrunteko zein nazioarteko zabalera duten errailak bideratzea. Horrela, azpiegitura berri baten eragina saihestea lortuko da». Horretarako, guztira 50 milioi euroko aurrekontua izango du obrak, azaldu dutenez. 

Hernaniri dagokionez, Apeaderotik geltokiraino egingo dituzte egokitzapenak. Besteak beste, gaur egungo geltokiaren laugarren bidearen aparkaleku luzera haundituko da. Obrak trenbidearen gunearen barruan egingo dira, eta beraz, trenaren bideetatik gertu izango direnez, zirkulazioa eten beharko dute. Hori horrela, Adifek jakinarazi du gauez eta asteburuetan egingo direla lanak, herritarren erosotasunagatik, batik bat. 

Obrak, abuztura arte 

Hilabete honetan zehar hasiko dira lanak, eta aipatu moduan, gauez egingo dira, 23:30etatik goizeko 05:00ak arte. Obren iraupenari dagokionez, Adifek aurreikusi du abuztura artekoa izango dela.

Zaratarik haundiena sortuko duten lanak, hau da, «katenariaren zutoin zaharra botatzea», martxoan bertan egingo dira. Halaber, zarata moteltzeko, «bibrazioen aurkako mantak jarriko dira balastropean», aurreratu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!