Uhin elektromagnetikoek duten eragina erdigunean, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 2a, 00:00

Antolatzaileek aditzera eman dute hitzaldian mugikorrak itzalita egon behar dutela, eta gorputzean perfumerik ez eramatea gomendatu dute. 

Ginkgo elkarteak deituta, etzi, Uhin elektromagnetikoen eragina gugan hitzaldia eskainiko da. Hizlariak Aitziber Elortza eta Miren Mendibour izango dira, «uhin mota asko daude eta frekuentzia desberdinak». Horrexegatik, hau guztia ulertzen lagunduko dute hizlariek. Horrez gain, eragin hori nola gutxitu eta zein neurri hartu daitezkeen ere azaldu dute. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera hitzaldiari, eta Biterin eskainiko da. 

 

Hainbat ohar garrantzitsu

Antolatzaileek ohartarazi dute hitzaldian mugikorrak itzalita egon beharko dutela, eta gomendatu dute gorputzean perfumerik ez eramatea. Halaber, etziko hitzaldia amaitu ostean, Ginkgo elkartea bertan egongo da zalantzak argitzeko. Beraz, uhin elektromagnetikoen eraginaz informatu nahi duenak, etzi eskainiko den hitzaldira bertaratzeko aukera du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!