Herri batzarrerako deia, EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 2a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:30etan, herri batzarra antolatu du EH Bilduk. Bilgunean izango da, eta Iker Casanova legebiltzarkidea izango da gonbidatu berezia. Batzarrean EH Bilduk industriaren inguruan duen politika sistema eta proposamenen inguruan arituko da Casanova, eta ondoren, «Hernanin azken boladan eskuartean ditugun kontuak ere hizpide izango ditugu, hala nola, Galarretako parke teknologikoa, Estubegiko industria eremua...». Hori horrela, EH Bilduk, militanteak animatu nahi ditu batzarrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!