Bazkari baten bueltan Goiz Eguzkik, martxoaren 8a

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Ate joka dugu martxoaren 8a, eta bazkari baten bueltan ospatuko dutela nabarmendu du Goiz Eguzkik. Bazkarirako aldez aurretik izena eman behar da, eta horretarako azken eguna martxoaren 4a izango da. Presentzialki eman daiteke izena Goiz Eguzkiko bulegoan, telefonora deituta, whatsappez idatzita edo webgunearen bidez. Honakoa da menua: babarrunak sakramentu guztiekin, edaria, postrea eta kafea; dena 10,50 euro izanik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!