Ukrainako bakearen alde Barau eta Otoitz Eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Goizeko 09:00etan izango da elizkizuna Agustindarretan, eta 19:00etan, San Joan Batailatzailearen elizan. 

Frantzisko Aita Santuak deituta, Ukrainako bakearen alde Barau eta Otoitz Eguna antolatu da biharko: «Gatazka honetan nahasiak dauden alderdi guztiei, arren eskatzen diet ez dezatela herritarrei sufrimendu haundiagoa ekarriko dien ekintzarik egin, nazioarteko bizikidetza kolokan jarriz eta nazioarteko zuzenbidea lohituz». Horretarako, bihar, herritarrak gonbidatu nahi ditu Otoitz eta Barau Eguna egitera: «deabruaren zentzugabekeria den biolentziari erantzuteko, Jainkoak emandako armak erabiltzen erakutsi digu Jesusek: otoitza eta baraua». Beraz, Frantzisko Aita Santuak deituta, bi elizkizun antolatu dira biharko, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu die: lehena, goizeko 09:00etan izango da, Agustinetako elizan, eta bigarrena, berriz,  arratsaldeko 19:00etan San Joan Batailatzailearen parroki elizan. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!