Eskulanak, dantza, tailerrak, festa eta mota guztietako ekintzekin bete du Gaztelekuak, martxoko egitaraua

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Mota guztietako ekintzak egin zituzten gazteek inauterietan, Gaztelekuan.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte martxorako. Horrez gain, hezitzaileek azaldu dute Gaztelekuak parte hartuko duela Hernaniko Korrika Kulturalean, martxoaren 5ean. 

Dagoeneko prest dago Gaztelekuko martxoko egitaraua, eta bete-betea dator. Gainera, antolatutako ekintza batzuk Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira izango direla jakinarazi dute hezitzaileek. Martxoaren 3an tote bag feministak egingo dira, eta martxoaren 4ean gazteen interesguneak zeintzuk diren aztertuko dira. Larunbaterako, berriz, Hernaniko Gaztelekuak Korrika Kulturalean hartuko du parte. Eta igandean, goxo-goxo, Gaztelekuan Moxie filma proiektatuko dute, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. 

Martxoak 8

Aipatu moduan, Gaztelekuak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du, eta horretarako, txapa eta lema feministak egingo dituzte, manifestaziorako. Hurrengo egunean, kutxak sortzeko aukera izango dute gazteek, eskulan tailerrarekin. Horrez gain, gazteen partehartzea lantzeko asmotan eta Sexkuntza izeneko programaren baitan, txoko berezia sortu dute Gaztelekuan, «nerabeak sexualitatean inguruko informazioa eta baliabideak biltzeko».

 

Hemen martxoko egitarau osoa: 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!