Korrika Eguna Hernanin, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Korrikako batzordea egingo dute astigartarrek, kultur etxe zaharrean.

Martxoaren 5ean, Korrika Eguna ospatuko da Hernanin, eta nola ez, ekintza mordoz betetako egitaraua prestatu du Hernaniko AEK-k. Goizeko 10:30etan, Kanika Aisialdi Taldeak eta Gaztelekuak, haur eta gazteentzako ekintzak prestatu dituzte, Korrika eguna modu paregabean has dezaten. Jarraian, eguerdiko 12:00ak aldera, Ttarla dantza taldeak eta Kantuz abesbatzak dantzatu eta abestuko dute,  Hernaniko Korrika omenduei omenaldi bat eginez. 

12:30etatik 14:30etara bitartean, Iraulio Panttole Bertso Kabiya Bertso eskolaren eskutik, triki bertso poteo baten bueltan, kaxkoan barrena ibiliko dira, giro paregabea jarriz. Hernaniko AEK-k herritarrak gonbidatu ditu Hernaniko Korrika egunean parte hartzera eta ekimenarekin bat egitera: «animatu  eta egin Korrikaren alde, Hernani, ekin Korrikari!».

 

Gaur Astigarragan, Korrika batzordea 

Astigarragako Korrika batzordeko bilera izango da gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, kultur etxe zaharrean. Korrikari buruzko hainbat gai landuko dira eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!