Euskal Herriko Elite eta bigarren mailako hiru finalerdi, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Enara Macicior eta Ane Kerejetak finalerdia jokatuko dute.

Irazustabarrena eta Arrietak Mallabian jokatuko dute gaur Elitekoa eta finalean aurkitu daitezke.

Egun garrantzitsua izango da gaurkoa Hernaniko palistentzat. Hiru finalerdi daude iragarrita hernaniarren partaidetzarekin Euskal Herriko Elite mailako eta bigarren mailako txapelketetan.

Elite mailan Mallabian izango dira bi finalerdiak 17:00etan hasita. Amaia Irazustabarrenak, Mendizabalekin batera, Martin eta Ruiz de Azua dituzte aurkari. Beste finalerdian Ariane Arrietak, Galdosekin, Murillo eta Saezen aurka jokatuko dute.

Euskal Herriko Irekian, jubeniletan, Enara Macicior eta Ane Kerejetak finalera nahi dute sailkatu, Ogetan, Suberriren aurka, 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!