Odola emateko zita, datorren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Odola emateko aukera izango da datorren asteartean, martxoaren 1ean, Iturolan. Arratsaldez izango da horretarako tartea, 16:30etatik 20:00etara. Betiko moduan, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 943 00 78 84 telefono zenbakian. Interesa dutenek, goizeko ordutegian deitu beharko dute zita eskatzeko. Bestalde, jakitera eman dutenez, otsailean, denera, 54 estrakzio izan ziren eta, gainera, hiru emaile berri izan zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!