Autobusa, Madrilgo manifestaziora  ehizaren eskubideak aldarrikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Ehiztarien eskubideak aldarrikatzeko, manifestazioa antolatu dute Madrilen, martxoaren 20rako; eta deialdiarekin bat egin du Euskadiko Ehiza Federazioak ere, Euskadin ehiza bai lelopean. Horregatik, bertara joateko gonbitea luzatu die Txantxangorri elkarteak, bere bazkide eta kirol abonatuei; eta autobusa jarri du egun horretarako, garraio gastuak bere gain hartuta. Goizeko 05:00etan abiatuko dira Madrilera, eta iluntzean bueltatuko dira. Astelehenera arte dago epea, autobuserako izena emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!