Hernani Burujabek bere proiektuak erakutsi zituen

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Atsegindegin bederatzi postu jarri ziren guztira.

Eman pausoa eraldaketara lelopean, azoka burujabea antolatu zuen, joan den larunbatean, Hernani Burujabe egitasmoak. Atsegindegin jarri zituzten postuak, eguraldiak ez zuelako lagundu. Bederatzi postu jarri ziren guztira, informatzeko helburuarekin. Proiektuen berri eman zen eta bederatzi postu horiek energiaren, elikaduraren, zaintzaren, monetaren, merkataritzaren, etxebizitzaren, bioaniztasunaren, telekomunikazioaren eta kulturaren gainekoak izan ziren, eta jendeak adi-adi jarraitu zituen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!