Elkarretaratzea, gaur, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 25a, 00:00

Hileko azken ostiralero bezala, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan Plazan, Pandemia eta espetxea ardatz hartuta. Eta herritar guztiei luzatu diete deia, Hernaniko Sarek eta Etxeratek, bat egin dezaten: «presoen senide eta lagunek espetxeetan eta handik kanpora bi urteotan bizi izandakoak plazaratuko dituzte, egoeraren gordintasuna norainokoa izan den agerian uzteko asmoz», aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!