Kirol apustu eta ausazko jokoei buruzko hitzaldia, hilaren 2an, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 25a, 00:00

18:00etan hasiko da eta nerabeen gurasoentzat dago zuzendua.

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren artean antolatutako Treba Gurasoak programaren bigarren hitzaldia eskainiko da, asteazkenean, martxoaren 2an, 18:00etan Biteri kultur etxean. 

Nerabeen eta gazteen gurasoei zuzendutako hitzaldia bada ere, interesa duen edonork parte hartu dezake bigarren saio honetan. Kirol apustuak eta ausazko jokoak. Zer egin dezake familiak? izenburupean, Ortzadarreko Estibaliz Ansotegi Guruziagak gai horren xehetasunak azalduko ditu. Hitzaldia euskeraz eskainiko da eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko du Idoia Noblek.

Ordu eta erdiko hitzaldia izango da eta jokabide-adikzioei edo substantziarik gabekoei buruzko informazioa eman nahi zaie familiei, kirol apustuak eta ausazko jokoei buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!