Aspace Gipuzkoaren 50 urtetako ibilbidea ikusgai, Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 25a, 00:00

Orona ideon egin zen erakusketaren aurkezpena.

'50 urte inklusioa bermatzen' erakusketa Hernanin hasi eta Gipuzkoako udalerri askotara zabalduko da 2022an. Aspaceko zentroek egin dituzte erakusketako panelak. Aspace Egunean amaituko da, Donostian egingo den festan.

Gipuzkoako gizarteari eskerrak emateko asmoz, Aspace Gipuzkoa 50 urteotan egiten ari den jarduera azaltzeko asmoz, erakundeak ekimen berri bat jarri du abian, lurraldeko hainbat herritan jarriko den erakusketa ibiltaria. Hernanin, Orona Ideoren Galarretako egoitzan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian, amaituko da. 

Erakusketaren kolaboratzaile nagusia, Orona Fundazioa izan da. 50 urte inklusioa bermatzen izenburupean, 24 panelez osaturiko erakusketa da. Garunparalisia duten pertsonen errealitatea, beren ingurune pertsonal eta familiarra eta elkartea erakusten eta balioesten dituzten balioak azaltzen ditu modu didaktiko eta pedagogikoan. 

Ibilbidean zehar, Aspace Gipuzkoa zer den, bere 4 interes-taldeek (erabiltzaileak, familiak, profesionalak eta boluntarioak) duten garrantzia, elkarteak lurraldean duen eragina, eskaintzen dituen zerbitzuak eta historia ezaguzeko aukera dago. 

 

Erakusketa parte-hartzailea 

Elkartea kokatua dagoen Gipuzkoako udalerri bakoitzeko zentro eta ikastetxeek, beren panela egin dute, elkarteari eta haren helburuei dagokien gai bat ardatz hartuta. Andoainek, Arrasatek, Beasainek, Bergarak, Donostiak, Eibarrek, Eskoriatzak, Irunek, Urretxuk eta Tolosak gai hauek landu dituzte: arreta goiztiarra, proiektu komunitarioa, parte-hartzea, ingurunearekiko harremana eta komunikazioa, hezkuntza-proiektua, garun-paralisia duten pertsonen eskubideak, eguneko zentroaren eredua, pertsonen bizikidetza etxebizitzetan, komunikazio-laguntzak eta kirol egokitua. 

Ibilbide honi esker 1971. urtean elkartea sortu zenetik egindako lan bikaina ezagutu ahal izango du bisitariak. 

 

Garunparalisia duten 492 pertsonari ematen die arreta

Aspace Gipuzkoa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde bat da. Garun-paralisia duten 492 pertsonari ematen die arreta; horretarako, 340 profesional eta 126 boluntario ditu. Elkarteak lurraldeko 11 udalerritan (Andoain, Arrasate, Beasain, Bergara, Eibar, Eskoriatza, Donostia, Irun, Tolosa, Urretxu eta Zarautz) dituen 15 zentroen banaketa geografikoak, aukera ematen du, arreta emateko familia-etxeetatik ahalik eta hurbilen dagoen ingurune batean. 

50 urte hauetan, Elkarteak eraldaketa haundia bizi izan du, beti ere, garun-paralisia duen pertsona eta bere familia eguneroko jardueraren erdigunean jarriz. 

 

Lankidetza sarea 

Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde gisa, Aspace Gipuzkoa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko eta Espainiako Estatuko beste erakunde batzuekin elkarlanean ari da. Ibilbide honetan, euskal erakunde publikoek lagundu eta aintzatetsi dute elkartea. Erakundeekiko lankidetza-hitzarmenei esker, Aspacek garun-paralisia duen pertsonari arreta eman diezaioke bere bizitza osoan zehar, adin goiztiarretik ondorengo etapetaraino. Orona Fundazioak gauzatu du erakusketa hau. Bere laguntzari esker, Aspace Gipuzkoaren lana urte oso batez egongo da ikusgai, elkarteak presentzia duen udalerrietan.

 

Erakusketa

HERNANI
Otsaila 23-Martxoak 4 Orona IDEO, Edif. Fundazioa Inaugurazioa. Martxoak 4 arte Hernanin erakusketa ikusteko aukera izango da.

DONOSTIA
Martxoak 4.Martxoak 11 Batzar Nagusiak.

IRUN
Martxoak 14-Apirilak 13 Palmera Montero.

DONOSTIA
Apirilak 14-Maiatzak 2 Intxaurrondoko Kultur Etxea.

BERGARA
Maiatzak 2-Maiatzak 15 Kultur Etxea.

ARRASATE
Maiatzak 20-Ekainak 1 Kultur Etxea.

ESKORIATZA
Ekainak 1-Ekainak 15 Mondragon Unibertsitateko Humanitate zientzien fakultatea.

BEASAIN
Uztailak 5 Uztailak 15 Igaratza jauregia.

URRETXU
Uztailak 15 Uztailak 30 Juan de lizarazu aretoa.

TOLOSA
Irailak 1-Irailak 15 Kultur Etxea.

DONOSTIA
Irailak 16-Irailak 30 Carlos Santamaria liburutegia.

DONOSTIA
Urriak 1-Urriak 10 Foru Aldundia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!