Hileko azken ostiralero bezala, elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:00etan Plazan, Pandemia eta espetxea ardatz hartuta. Eta herritar guztiei luzatu diete deia Hernaniko Sarek eta Etxeratek, bat egin dezaten: «presoen senide eta lagunek espetxeetan eta handik kanpora bi urteotan bizi izandakoak plazaratuko dituzte, egoeraren gordintasuna norainokoa izan den agerian uzteko asmoz», aurreratu dute.