Ehiztarien eskubideak aldarrikatzeko, manifestazioa antolatu dute Madrilen, martxoaren 20rako; eta deialdiarekin bat egin du Euskadiko Ehiza Federazioak ere, Euskadin ehiza bai lelopean. Horregatik, bertara joateko gonbitea luzatu die Txantxangorri elkarteak, bere bazkide eta kirol abonatuei; eta autobusa jarri du egun horretarako, garraio gastuak bere gain hartuta. Goizeko 05:00etan abiatuko dira Madrilera, eta iluntzean bueltatuko dira.
Otsailaren 28ra arte dago epea, autobuserako izena emateko.