Batzar Orokorra gaur, Gibelaldek

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Ohiko Batzar Orokorra egingo du gaur Gibelaldek, Lizeagako auzo elkarteak. Arratsaldeko 19:30etan izango da, bere lokalean (Larramendi kalea 11, behea). Gainera, auzo elkarteko bazkidetza berretsi edota bazkide berriak egiteko aukera ere izango da lokalean bertan, gaur arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara; eta baita ostegunean ere, ordu eta toki berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!