'Eraikuntzarako materiala' liburuari buruz, gaurko saioa

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Eider Rodriguezen azkeneko nobela izango dute hizpide, 19:00etan Biterin, Kattalin Miner idazleak gidatuko duen literatura mintegian.

Gaur izango du otsaileko saioa, emakumeen euskal literatura mintegiak, Kattalin Miner idazle eta kazetari hernaniarrak gidatuta. Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita; eta Eider Rodriguezen azkeneko liburua izango dute hizpide: Eraikuntzarako materiala, joan den urtean argitaratu zuena.

Estreinako nobela du idazle errenteriarrak, eta bertan, «ai­ta baten puskak» bildu di­tu:  «etxeak egiteko behar den guz­tia saltzen zuen aita bat. Alko­ho­lak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen da kontakizuna. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan haundiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu».

 

Ipuin kontaketa bihar, Lur Kortaren eskutik

Bihar, berriz, etxeko txikienek izango dute literaturarekin hitzordua, Biterin. Izan ere, ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lur Kortak, 4-6 urte bitarteko­entzat, bi txandatan: 17:30etan eta 18:15etan. Gonbidapenak eskuratu behar dira aldez aurretik, liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!