Lehenengo topaketa ezin hobeto hasi dute hernaniar judokek

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Iker Agilar, Oier Alkain, Ibai Ibeas, Amets Montejo, Joanes Arriet, Jon Dorronsoro, Inhar Eizmendi, Aiheko Etxarte eta Inhar Agirre.

Larunbatean, Hondarribian, alebinen lehenengo topaketa jokatu zen eta hernaniar judokak primeran aritu ziren, emaitza bikainak lortuz eta haietako asko Gipuzkoako Txapelketako finalera sailkatuz. Iker Agilar, Oier Alkain, Ibai Ibeas, Amets Montejo, Joanes Arriet, Jon Dorronsoro, Inhar Eizmendi, Aiheko Etxarte eta Inhar Agirre izan ziren Hondarribiako topaketan aritu zirenak. Denboraldia oso ondo hasi dute judoka hernaniarrek eta txapelketa garrantzitsuenetan ildo beretik jarraitzea izango dute helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!