Beñat Odriozola Espainiako txapeldun, distantzia luzean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

'Maialen' trainerua larunbateko Orioko jaitsieran. Argazkia: Hernani Arraun Elkartea.

Urrezko dominarekin itzuli da etxera, Miñon, Galizian jokatutako txapelketatik.

Hernaniko Arraun Elkartea azken urteetako emaitzarik onenak ari da lortzen aurtengo denboraldiaren hasiera honetan. Joan den asteburuan ere maila oso altuan, postu oso onak lortu zituzten dituzte ontziek. Nabarmentzekoa da Beñat Odriozolak lortutako Espainiako Txapelketa. Urrezko dominarekin itzuli da etxera arraunlari hernaniarra, Galizian jokatutako Espainiako distantzia luzeko txapelketatik. Egokitutako skiffean 29 minutu eta 34 segundutan osatu zuen jaitsiera eta bi minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari.

 

'Maialen' hamabigarren, Orioko jaitsieran

Tostako arraunean, traineruak motorrak berotzen ari dira udarari begira, eta horietako bat da Hernaniko nesken Maialen trainerua. 4.000 metroko ibilbidean, Hernanik hamabigarren amaitu zuen, baina postua baino garrantzitsuagoa izan zen aurkariekiko desabantaila. 

Hernaniarrek 16 minutu eta 36 segunduko denbora behar izan zuten Orioko estropada amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!