Donostiako Bosteko Irauliren aurka, porrota

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Hodei Noble hernaniarra, larunbateko partiduan.

57-67 galdu zuten hernaniarrek. Mundarroko nesken taldeak 50-78 galdu zuen Goierriren aurka. 

Gipuzkoako lehenengo mailan, Hernanik etxean jokatu zuen jardunaldi honetako norgehiagoka. Larunbatean izan zuen hitzordua, Donostiako Bosteko Irauliren aurka. Zorteak, ordea, ez zuen hernaniarren alde egin, 57-67 galdu baitzuten partidua. 

Lehenengo laurdena orekatua izan zen, 20-21eko markagailuarekin. Hala ere, bigarrenetik aurrera, donostiarrek aurrea hartu, 7-18, eta hor erabaki zen garaipena. Nabarmentzekoa da Hodei Nobleren eta Ander Berrondoren lana, 20 puntu eta 17 lortu baitzituzten, hurrenez hurren. 

Mundarroko nesken taldeak, berriz, Goierriren aurka neurtu zituen indarrak. Ostiralean jokatu zuten partidua, etxean, eta 50-78 galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!